XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Auteskundiak.

Gertu euskotarrak; iritxi da garaia, zeiñ geran eta zer nai degun azaltzeko.

Esnatu lo zorro ortatik; utzi bildurrak alde batera, ta ekin zirt edo zart geronan alde.

Iru aldi datorzkigu autarkiyak emateko,¿nora?.

Ez zalantzan egon: Ez itz goxoen billa ibilli: Ez jaramonik egin jauntxoen esaneiri.

Ez eta ere, zure maiterik maittena goralduaz dijuaztenaidi.

¿Zeñi?.

Lenengo auteskundiak, araudia nai degun ala ez azaltzeko dira.

¿Zer onura ditu araudiak?.

Asko.

¿Zer? Ez det uste egokiya danik, nik emen araudi osoa idaztia, bere garaian azalduko da ba.

Baña, alaz ere zer edo zer esango dizutet.

Ba da arau bat guztiz onurakorra, ta berau @!13! garrena (edozeñek esango luke).

Arau onek izkuntzaz esaten du: Euskalerritarren jatorriko izkuntza euskera da, ta izkuntza onek izango du, erderak bezela, Euskalerrian lege-indarra.

Aurrerago jarraitzen du, esanaz: Euskalerrian bizi dan edozein lagunek, euskal-alkartze barruan beintzat, Auzitegietan nai jaurpide arazodun batzarretan euskera erabiltzeko eskubide oso-osoa izango du.

¡Euskalduna! Araudia izan bagenu len, Idiakez`ekin gertatu zan gertakizun lotsagarri ura, ez zuan Euzkadi`k ikusiko! ¡Ez zuten egin zuten bezela euskera oinperatuko! Ta batez ere, Idiakez garai ontan etzan espetxian egongo!.

Oraindik geiago diyo arau orrek.

Euskeraz egiten dan Euskalerriko lurraldeetako eskoletan, erdera ta euskera, biak erabilliko dira irakaskintzak emateko, eta irakaskintza emate au nola zuzendu ta erabilliko dan zeatz jakiteko, lurralde aiek menpeko diren Aldundiak esango dute zer egin bearko dan.

Jaiki euskotarrak! ¡Araudia bear degu! Dakarzkin onurak, ez dira nola nai ustekoak.

¡Alaitu baserritar! Zure goguan ikastoletan,¿zer egin due euskeraz egiten duena zatitu baño?.

Amaika aldiz ikusi dituzu, zure seme, billobak, negarrez euskeraz egin eta jo egiten zituztelako....

Zuri ere gertatu izan zaizu, auzitegira juan, da euskeraz baño mintzo etzeralako epaikari ta ganerontzekuak parrez....

Bukatu bitez Euzkadi`n euskaldun oiri gertatzen zaizkigun lotsagarrikeriak! Gure buruatzaz jabetzen asi! Ta ori dana araudi alde autarkia emanaz.

ZALOÑA.

(Jarraituko du).